Joan zen urtarrilaren amaieran bete zen urtebete euri jasa etengabeek eragindako luizi baten ondorioz Arrasate eta Aramaio arteko errepidea itxi zutela. Harrezkero, Untzilla-Zabola-Ibarra kaminoa erabili behar da Gipuzkoatik Aramaiora joateko. Zabolan gertatu den ezbehar honen ondorioz, berez zailak diren trafiko arazoak areagotu egin dira orain. Aramaiotik Arrasatera joateko bidea itxita dago eta bidea konpontzen ibili dira azken hilabeteotan. Datorren astelehenean, hilak 28, irekiko dutela agindu dute Arabako Foru Aldunditik eta Aramaio inguruan Abiadura Handiko Trena egiteko lanen ardura daukan Adif erakundeak.