Aste bukaera osorako irteera izango da. Orixoleko bazkide direnek 115 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, berriz, 125 euro. Prezio horren barruan bi gau, bi gosari, zapatuko afaria, autobusa eta forfaita sartzen dira. Antolatzaileek kontuan hartu beharreko honako bi ohar hauek eman dituzte: zapatuko eta domekako bazkaria norberaren kontu joango da eta eskiatzeko materiala ez da prezio barruan sartzen. Beraz, eski-estazioan bertan materiala alkilatzen duenak aparte ordaindu beharko du. Martxoaren 11n, egubakoitza, irtengo dira autobus geltokitik. Antolatzaileek ez dute oraindik ordua zehaztu; izena ematen dutenen beharraren arabera zehaztuko dute.