Txapelketako bertso asteburua Oionen hasi zen egubakoitzean, Azkenak elkartean. Bertan hirurogei bat pertsona bildu ziren. Ondo afaldu ostean, giro goxoan, hasi zen bertso saioa. Beñat Goitia gai-jartzaileak gidatu zuen saioa, eta gorabeherak alde batera utzita, Amaia Lasaga eta Maialen Saez de Okariz hasiberriek lan txukuna egin zuten bitartean, beteranoenek eta aramaioarrek euren papera ere ongi bete zuten. Horrela gelditu zen sailkapena: Asier Otamendi (160p.), Serapio Lopez (152,5p.), Andere Arriolabengoa (143,5p.), Iker Agirre (131,5p.), Amaia Lasaga (126,5p.), Maialen Saez de Okariz (112,5p.). Aramaioarrak hirugarren eta laugarren postuan, beraz.
Zapatuan, bestalde, Ilarduian jokatu zen hirugarren kanporaketa eta Ander Solozabal izan zen jaun eta jabe.
Zapatuan osatuta geldituko dira martxoak 13, 19 eta 20 finalerdiak. Lehenengo aldiz hiru finalerdi izanda, aurten inoiz baino zailagoa izango da apirilak 2ko final handian egotea.