Absolbitu egin dute Aramaioko alkatea

Ubane Madera 2011ko otsailaren 14a

Aramaioko alkateak aurkeztutako errekurtsoa onartu, eta Arabako Auzitegi Probintzialak atzera bota du Asier Agirreren kontrako zazpi urteko kargugabetzea, Abiadura Handiko Trenaren gaineko herri-galdeketa antolatzeagatik. Asier Agirrek oraindik ez du jakinarazpen ofizialik jaso, baina gaur (astelehena) jakinarazi diote auzitegiaren erabakia, telefonoz.

Aramaioko alkatearen aurkako epaiketa, sententziaren zain - Goiena.net

Herritarren eta ibarreko zenbait alkateren babesa jaso du Agirrek epaiketa aurretik

Asier Agirre: "Erabaki politikoa izan da, herriaren hitzaren eta Euskal Herriaren kontrakoa

Asier Agirreren aldeko atxikimendua, hainbat udaletako ordezkariek 

Herritarrek Asier Agirreren aldeko kontzentrazioa egin dute

2010eko apirilaren 14an epaitu zuten Asier Agirre, Aramaion AHTren gaineko herri galdeketa egitearren (2007ko irailean). 9 urteko inhabilitazioa eskatu zuen fiskaltzak, prebarikazioa eta desobedientzia leporatuta, eta Arabako Auzitegi Probintzialak zazpi urtekoa ezarri zion, prebarikazioarengatik.

Herritarren ekimena

Orain, baina, alkateak aurkeztutako errekurtsoa onartu, eta auzitegi probintzialak dio Aramaioko herri galdeketa “herritarren ekimena” izan zela, AHTren gainean galdeketa egiteko sinadurak batu zituztela. Eta alkateak ez zuela ezertan lagundu herri galdeketa hori gauzatzen.

Auzo-alkateen hauteskundeak

Onartzen du herri galdeketaren egunean Aramaioko Udaletxea zabaldu zutela, baina auzo-alkateak aukeratzeko hauteskundeak izan zirelako; eta dio trenaren gaineko herri galdeketarako hautestontziak laga izana arrunta dela Aramaion, Udalak gauza bera egin izan duelako bestelako ekimen pribatu batzuetan.

Emaitza, udaletxearen atean itsatsita

Eta besteak beste, Auzitegi Probintzialak onartzen du, baita ere, herri galdeketarako botoak ez zituela Udalak egin, eta ez zirela egin, ezta ere, alkatearen enkarguz; eta gaineratzen du herri galdeketaren emaitza udaletxearen atean itsatsi zutela, baina jakinarazpen hark ez zuela Aramaioko Udalaren idazpururik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak