Asier Agirre alkateak aurreratu du auziari konponbide bat aurkitu diotela eta gaia lantzeko ezohiko osoko bilkura deitu du Udalak; gaur izango da, hilak 14, 18:00etan.
15 bat urteko liskarren ostean, badirudi Aita Gabriel kaleko etxeen auziak baduela soluziobidea. Etxeak egin zirenean gunearen jabetza norena ez zen ondo zehaztu eta ordutik kale horretan gertatu den edozein arazoren aurrean nola jokatu jakin ezinik ibili dira Udala eta bizilagunak. Adibidez, eskriturek kale horretako hiri-atzariak bizilagunenak direla dio eta edozein apurketaren aurrean bizilagunak egin beharko lirateke konponketen erantzule, eskrituren arabera. Eta noski, bizilagunak ez daude prest erantzukizun hori hartzeko.
Asier Agirre alkateak aurreratu du auziari konponbide bat aurkitu diotela eta gaia lantzeko ezohiko osoko bilkura deitu du Udalak; gaur izango da, hilak 14, 18:00etan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.