Aramaio eta Arrasate arteko errepidea otsailaren 28an irekiko dute

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko otsailaren 10a

Aramaio eta Arrasate arteko errepidea otsailaren 28an zabalduko dute. Hala agindu dio ADIFek Arabako diputazioari. Oraingo astean batzartu dira bi aldeak Gasteizen eta ADIFek agindu du otsaileko azken egunean zabalik egongo dela errepidea.

Errepide mozketaren ondorioz, kalte ordainen erreklamazioak jasotzeko bilera egingo da

 

Bestalde, gaur erabiltzen diren baserri-kaminoak, Suñara doana esaterako, konpontzeko konpromisoa hartu du ADIFek. Hala eman dute aditzera Arabako diputazioko iturriek.

Urtebete pasa itxita

Joan den urtarrilaren 30ean bete zen urtebete, luiziaren ondorioz, Aramaiotik Arrasatera arteko errepidea itxi egin behar izan zutela. Ordutik, auzoetako bideetatik ibili behar izan da Aramaio eta Debagoiena arteko joan-etorrian.

Itxita egon den errepide zatian, errekaren beste aldera eraman dute bidea, erreka gaineko zubi gisa bi plataforma jarrita. Azken egunotan, asfaltoa botatzen ibili dira

Kalte ordainetarako batzarra

Bestalde, errepide mozketaren ondorioz, kalte ordainen erreklamazioak jasotzeko bilera egingo dute Aramaioko udaletxean batzarra. Bertan izango dira Aramaioko Udal ordezkariak eta beste bi abokatu. Erreklamazioak aurkeztu nahi dituzten aramaioar orori dago deialdia eginda.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak