Errepide mozketaren ondorioz, kalte ordainen erreklamazioak jasotzeko bilera egingo da

Maider Arregi 2011ko otsailaren 10a

Otsailaren 16an, eguaztenean, 19:00etan udaletxeko osoko bilkura aretoan egingo da bilera. Bertan izango dira Udal ordezkariak eta 2 abokatu. Erreklamazioak aurkeztu nahi dituzten herritar orori dago deialdia eginda.

Landuko diren gaiak:

 1) 2009-12-15etik gaur arte Udalak egin dituen ahalegin eta jardueren azalpenak, alkatearen eskutik.

2) Abokatu batek azalduko du Udalak zer egin dezakeen juridikoki kalte ordainak eskatzeko.

3) Errepide mozketaren ondorioz kaltetuak izan diren HERRITAR, ENPRESA (Aramaiora lanera datozenak), etab.en eskubideen eta kalte ordaina eskatzeko egin beharrekoen berri emango du beste abokatu batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak