Goi mailako saskibaloia, familian gozatzeko otsail eta martxorako eskaintza

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 7a

Udalaren eskutik, haur eta gurasoendako aisialdi eskaintzak ez du etenik izango aurten ere. Otsailean eta martxoan Caja Laboral Baskoniaren bi partidu ikusteko aukera eskainiko du Udalak oso prezio merkean. Otsailerako irteerarako ez dago lekurik dagoeneko eta martxorako irteeran izena emateko azken eguna da martxoaren 2a. Adi ibili, izenematea mugatua da-eta!

Udalaren eskutik, haur eta gurasoendako aisialdi eskaintzak ez du etenik izango. 2010ean besteak beste, honako txoko hauek bisitatu zituzten, urritik abendura artean: Tolosako txotxongiloen museoa, Donostiako Kutxaespacio gunea eta Mungiako Olentzeroren etxea Izenaduba  basoa. Beste  irteera aipagarri bat izan zen Araba hegoaldeko Izki parke naturalera egindako irteera –beheko argazkian–.
Bada, otsailean eta martxoan goi mailako saskibaloia izango da protagonista. Caja Laboral Baskoniaren bi partidu ikusteko aukera eskainiko du Udalak oso prezio merkean. Otsailaren 20an Caja Laboral eta Granadaren arteko partidua ikusteko  ez  dago lekurik, eta jende asko geratu da kanpoan. Beraz, martxorako beste irteera bat antolatu dute; lehentasuna izango dute otsailean kanpoan geratu direnak.

Ordain-agiria, udaletxera
Martxoaren 20an Caja Solen aurka jokatuko du Baskoniak. Izena emateko azken eguna da martxoaren 2a. 1996 eta 2006 artean jaiotakoek bost euro ordaindu beharko dute eta 1995a baino lehenagokoek, berriz, 7,5 euro. 10 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira. Izena emateko, ordainketa hemen: 2097 0224 98 0102679817. Ordain-agiria udaletxera eraman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak