Aramaiok lau bertsolari eramango ditu aurten: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabi Igoa. Baina Aramaioren ordezkaritza ez da hor geratzen, gai jartzaile zein epaile lanetan ere arituko dira-eta aramaioarrak: Lierni Altuna, Idoia Beitia, Gillen Agirre eta Garazi Eriz arituko dira bertsolariei gaiak proposatzen eta Iker Elexpuru epaile lanetan arituko da. Gainera, Aramaiokoa da ere epaileen idazkaria, Endika Ruiz de Samaniego, hain zuzen. Txapelketa posible egiten duten laguntzaileak ere ezin dira ahaztu. Aramaiotik Udala eta Arbel, Lurgorri eta Txirritola elkarteak dira laguntzaileak.
Aramaioko kanporaketa, martxoaren 19an
Txapelketako bigarren finalaurrekoa Aramaion jokatuko da; martxoaren 19an izango da, Kultur etxean (17:30).