Udalak urtero ateratzen duen egutegia Aramaioko hainbat etxetan erabiltzen da, hau da, egutegia etxeko horman eskegitzeko ohitura oso zabaldua dago aramaioarren artean. Abendu erdialderako jasotzen ez badute, hainbat herritar udaletxera joaten dira egutegiaz galdezka.
Aramaioko txoko ederrenak, aramaioarren begietatik
Orain dela zazpi edo zortzi urte hasi ziren Aramaioko irudiekin osatutako egutegia egiten, eta urtez urte argazki lehiaketa deitzen du Udalak Aramaioko txokoen aurpegirik ederrenak betikotzeko. Herritarrak izan ohi dira lehiaketan parte hartzen dutenak. Beraz, Aramaioko txoko ederrenak aramaioarren begitik jasotzen ditu egutegiak. Argazki ederrez gain, herriko eta auzoetako jaiak eta hil bakoitzeko Aramaioko esaera zahar bat jasotzen da egutegian. Bada, 2011ko egutegiaren kasuan hainbat akats izan dira eta horregatik egunotan dihardute banatzen.