Hasi dira hiltegi zaharra eraberritzen; bi hilabetez luzatuko dira lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urtarrilaren 31

Hiltegi zaharra eraberritzeko proiektua datozen egunotan hasiko da forma hartzen. Egubakoitzean hasi ziren Artzamendi Construcciones S.A. enpresako langileak obra egin ahal izateko garabia jartzen. Proiektua abenduan jarri zen martxan, baina "benetako" lanak, Martin Arriolabengoa Hirigintza zinegotziaren arabera, egubakoitzean hasi ziren. Proiektua joan den eguazteneko osoko bilkuratik pasa zen eta aho batez onartu zen lanekin aurrera egitea

Obrak 13 asteko epea dute hasi zirenetik; beraz, bi hilabetez luzatuko dira lanak. Hala, obrak amaitu arte plazarako sarrera itxita egongo da, garabia dela-eta. Plazara sartu gura dutenek Ibargoia kaletik sartu beharko dira. Obraren aurrekontua da 292.000 euro ingurukoa.

ABB eta Udal artxiboa
Proiektuaren arabera, bi solairu egokituko dira hiltegi zaharrean. Lehenean, Aramaio Baserri Berriko produktuen erakusketa eta salmentarako gela jarriko dute. Horrez gain,bestelako erakusketak egiteko ere erabili ahalko dela aurreratu du Udalak. Bigarren solairuan, berriz, Udal artxiboa jarriko dute. Izan ere, oraingo artxiboa ez dago behar den moduan katalogatuta eta, gainera, txiki geratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak