Ikastaroaren prezioa 90 eta 100 euroen artean ibiliko da –elkarteko bazkideek %10eko deskontua izango dute–. Izena emateko hiru telefono eman dituzte Itur-Zuri elkartekoek: 618 006 681 (Kristina), 945 445 281 (Amelia) eta 670 431 662 (Ana). Leku "epela" beharko dute ikastaroa aurrera eramateko eta horregatik eskolako gelaren baten egingo dute, zoru pelbikoan, obstetrizian eta ginekologian adituak diren hiru fisioterapeuteen eskutik.