Adela Elexalde: "Kalean, lagun giroan, dantzan egiteko antolatu dugu tailerra"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urtarrilaren 24a

Lagun artea dantza taldeak euskal dantzen ikastaroa antolatu du bigarrenez eta ikastaro hori posible egin duen  errudunetako bat da Adela Elexalde (Aramaio, 1964). Ikastaroa antolatzearen zergatiaz eta dantza taldeaz egin dugu berba Elexalderekin.

Bigarrenez antolatu duzue dantza ikastaroa. Zergatik?
Jendeak eskatu digulako antolatu dugu berriro. Lehenengoz antolatu genuenean ere herritarrek eskatzen zutelako egin genuen. Erromerietan, jaietan eta parranda giroan dantzan egiten jakitea gura zuten askok. Kalean, lagun giroan, dantzan egiteko antolatu genuen ikastaroa. Orain ere, ildo horretan joango dira saioak.

Lehen tailerrera zenbat herritar agertu ziren?
Hasieran 30 bat lagun elkartu eta kopurua gutxitzen joan bazen ere, 20 lagun inguru maiztasun finkoaz aritu ziren. Gehienak emakumezkoak; iaz lau gizonezko izan genituen, baina lesioak eta bestelakoak direla medio, ez zuen batek ere ikastaroa amaitu...

Zein dantza mota irakatsiko duzue? Eta zein adinetara zuzenduta?
Euskal dantza ohikoenak izango dira: arin-arina, fandangoa, zazpi-jausi, larrindantza. Iaz zortzi dantza ikasi genituen. Helduei dago zuzenduta bereziki, haurrekin aparte aritzen gara-eta.

Zer egin behar da izena emateko?
Urtarrilaren 28an 18:00etan gimnasiora agertzearekin nahikoa izango da. Egun horretan hasi eta ekainera arte luzatuko da ikastaroa, printzipioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak