BECeko eskulanen erakusketarako izenematea hilaren 21era arte luzatu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urtarrilaren 19a

Itur-Zuri emakume elkarteak urtarrilaren 29rako BECera antolatu duen irteerarako izenematea hilaren 21era arte luzatu dute. Hau da, irteeraren bezperara arte eman ahalko da izena. El salón de las manualidades izeneko erakusketa da eta denetariko eskulanak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute izena ematen dutenek.  Egun osorako egitaraua prestatu dute Itur-Zurikoek. Izena emateko hiru telefono eman dituzte antolatzaileek: 618 006 681 (Kristina), 945 445 281 (Amelia) eta 670 431 662 (Ana).

Irteera, esandako moduan, urtarrilaren 29an izango da. izenematea egun batez luzatu dute baina egitarauan ez da aldaketarik izango: autobusean irtengo dira parketik 10:00etan eta itzulerako bidaia 19:30ean izango da, BECetik –non geratuko diren bertan zehaztuko dute–. Bazkaria norberaren kontura joango da eta autobusa 10 eta 15 euro artean oradaindu beharko dute; izena ematen duen jendearen arabera, noski. Elkarteko bazkideek bi euro ordaindu beharko dute sarrera; gainontzekoek, berriz, bost euro.

Oraingoz, 20 lagun

Izenemate zerrendaz arduratzen ari diren Itur-Zuri elkarteko kideek jakinarazitakoaren arabera, oraingoz 20 lagunek eman dute izena. Gogoratu, irteeraren bezpera arteeman ahalko dela izena. Itur-Zurikoek adierazi dutenez, "ateak zabalik" daude. 

Eskulanen erakusketaren bosgarren edizioa da eta hiru egun iraungo du: urtarrilaren 27tik 30era izango da. 

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa

Bestalde, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa ere antolatu dute otsailerako. Bi aste iraungo du, ordu eta erdiko zortzi klase teoriko-praktiko egingo dituzte. Norendako den ikastaroa? Bada, menopausia garaian dabiltzatenendako, histerektomia dutenendako, gernu isuriak dituztenendako, erdituberriendako eta oro har, gorputzaren funtzionamendua ezagutu gura dutenendako. Ikastaroa zoru pelbikoan, obstetrizian eta ginekologian adituak diren hiru fisioterapeutek emango dute.

izena emateko azken eguna da urtarrilaren 31a eta ikastaroaren prezioa 90 eta 100 euroen artean ibiliko da –bazkideek %10eko deskontua izango dute–. Izena emateko hiru telefono eman dituzte antolatzaileek: 618 006 681 (Kristina), 945 445 281 (Amelia) eta 670 431 662 (Ana).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak