Argazki artxiboa osatzeko herritarren laguntza eskatu dute

Usoa Agirre 2011ko urtarrilaren 17a

Aramaioko Udalak artxibo fotografikoa osatzeko beka sortu du eta Naia Bailez izango da arduraduna. Artxiboa osatzeko herritarren laguntza eta parte-hartzea eskatu du Udalak. 1950. urtea baino lehenagoko argazkiak batu nahi dituzte.

Interesatuek udaletxera eraman ditzakete argazki zaharrak astelehenetan 16:00etatik 18:00etara, eta posta elektronikoz bidaltzeko aukera ere badago, helbide honetara, hain zuzen: itxasokultura@cuadrillazuia.com. Argibide gehiago udaletxean, 945 44 50 16 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak