Lau kupeletan dute aurtengo sagardoa gordeta Iturrietan, eta horietatik hiru zabalduko dituzte txotx egunerako, “hiru produktu desberdin” izango dira, beraz, edalontzia hartu eta txandaka betetzeko.
Korrika eta herritarrak
Gonbidatuen artean, aurtengo berezia "KORRIKA 2011” izango da. Edurne Brouardek (Korrika 2011ko arduraduna) eta Mertxe Mujikak (AEKko arduradun nagusia) zabalduko dituzte kupelak. “Guretako oso inportantea da, euskaldun berria naiz, bizi erdia AEKn eman dut eta oso gustura ekarriko dugu Korrika gurera, haiek kupela zabaltzeko”, dio Juan Jose Peciñak.
Korrikako ordezkariekin batera, baina, herritarrak ere izango dituzte inguruan: Bereziki gonbidatuko ditugu Aramaioko lagunak, gurekin konpartitzeko momentu berezi hau. Haiekin gaude sagarrekin lotuta dugun proiektuan (ASSE, (Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartea)… eurekin nahi dugu konpartitu”, dio Peciñak.
Errepidearen itxiera, oztopo
Horrez gainera, aitortu digu aurtengo txotxa berezia izango dela, orain arte Iturrieta itxita izan dutelako, Arrasate eta Aramaio arteko errepidea itxita egon delako. “Orain zabalduko dugu berriro eta gogoz gaude, espero dugu jendea berriro animatzea. Guk besoak zabalik hartuko ditugu”.