Haur parkean pozik ibili dira etxeko txikienak eta gazteenak

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko urt. 4a, 16:42

Egun hauetan etxeko txiki eta gaztetxoek oporretan jarraitzen dute eta beraientzako jolas-parkeak Debagoieneko hainbat herritan daude: Arrasaten, Oñatin, Bergaran eta Aramaion, hain zuzen. Aramaioko kiroldegian bertako puzgarri, rokodromo eta beste hainbat jolasekin disfrutatzen ikusi ditugu gaztetxoak gaur eguerdian.

Eguerdiko 12:00etan zabaldu ditu ateak Aramaioko kiroldegiak eta segituan bertaratu dira etxeko txiki eta gazteenak. Guztiek helburu bera zuten: ondo pasatzea. Eta halaxe ibili dira, oso pozik.

Gehienak gurasoekin joan dira jolas-parkera eta bertan elkartu dira lagunekin. Txikienendako bi puzgarri handi zeuden bertan salto egin, eskailerak igo eta txirristatik jaisteko aukerarekin.

Gaztetxoendako, berriz, rokodromo altu bat zegoen jarrita; sokekin ondo lotu eta puzgarriaren puntaraino igo behar zuten erori barik.

Gazteentzat, ostera, gaur egun oso modan daugoen Wii kontsolaz gozatzeko aukera ere bazegoen.

Ondorioz, gustu eta adin guztiendako neska-mutikoentzako ondo pasatzeko jolas-parkea izan da Aramaion.

Etxeko txikienak ez ezik, gurasoak ere gustura pasa dute goiza beraien seme-alabak disfrutatzen ikusita.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak