Tokiko Agenda 21: bigarren herri batzarra

Usoa Agirre 2010eko abenduaren 21a

Abenduaren 23an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Agenda 21aren Ekintza Plana aztertzeko bigarren herri batzar irekia egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Lehenengoan, abenduaren 15ean, orain arte landutako dokumentuak aurkeztu ziren, Diagnostikoa eta Ekintza Plana, eta bigarren dokumentu hau osatzen duten programen artean herritarrek haientzat garrantzitsuenak zirenak aukeratu zituzten. Hauek dira aukeratutako programa batzuk:

1. Herritarren arteko harremana eta herriaren aldeko atxikimendua sustatzea.

2. Energia kontsumoa gutxitzea, eta energia berriztagarrien ekoizpen eta erabilera handitzea.

3. Bide sarea egoera onean mantentzea.

4. Jarduera ekonomikoak dibertsifikatzea, bertako ekimenak sustatzea, eta udalerriko jarduerei balio erantsia ekarriko dieten hobekuntzak bultzatzea.

5. Euskaraz geroz eta gehiago bizitzea.

6. Bideragarritasuna eta errentagarritasuna hobetzeko asmoz, bertako saltoki eta ostalaritzaren ekimenak bultzatu eta lagundu. 7. Herritarren sentiberatzea eta elkartasuna bultzatzea. 8. Udaleko gaietan herritarren partaidetza sustatzea, gorpuztea eta arautzea.

(...)

Hurrengo bilera honetan programa hauek osatzen dituzten ekintzak aztertuko dira. taldeka; aldaketak, ekintza berriak edo aurrera eramatea nola egin daitekeen zehazteko.

Gogoratu orain arte landutako Ekintza Planaren dokumentua Udaletxean eta web orrialde honetan ikusi dezakezula (Ekintza Plana ).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak