Arlo produktibo ezberdinetatik sustatuko ekimen parte hartzailea da Aramaixo Ekimena. Helburuetako bat zera da: sektore ezberdinen arteko elkarlana eta erlazioak bideratzea landa garapen proiektuari zentzu komun bat emate aldera. Era berean, Aramaioko ondareak berreskuratzea eta ezagutzera ematea nahi dute bultzatzaileek.
Esan bezala, ekimenari egitura juridikoa ematea da hurrengo urratsa eta helburu horrekin deitu dute asteleheneko bilera. Ekimeneko eragileei eta taldeei, eta herritarrei batzarrean parte hartzeko gonbidapena luzatu duete.