Bilboko Gabonetako haurren parkera irteera hilaren 30ean

Edu Mendibil 2010ko abe. 25a, 10:52

Gaztetxoei zuzendutako irteera iragarri du Udalak abenduaren 30erako. 09:15ean aterako da autobusa Aramaiotik eta izenematea hilaren 22ra arte dago zabalik, udaletxean.

Bilboko haurren parkera joateagatik 7 euro ordaindu behar dira, eta, 10 urtetik beherako neska-mutikoen kasuan, helduren batekin joan beharko dute. Izenematea, esan bezala, abenduaren 22ra arte dago zabalik udaletxean. Argibide gehiago bertan, 945 44 50 16 telefono zenbakian.

Gabon kantuak bihar Legution

Bestalde, Aramaioko talde batek parte hartuko du bihar, zapatua, Legutioko elizan izango den Gabon kantaldian. Otxandio, Oleta, Ubidea eta Legutioko bertako kantariek ere hartuko dute parte; 19:30ean hasiko da kantaldia.
Domekarako, berriz, Olentzeroren etxera, Izenadubara, joateko irteera antolatu du Zuiako Koadrilak. Mungiarako autobusa 16:30ean aterako da Aramaiotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak