Erretiro eta ezintasuna dela-eta pentsiodun direnek baldintzarik gabe joateko aukera izango dute. Alarguntza edo bestelakoengatik pentsiodun direnen kasuan, berriz, 60 urtetik gorakoak izatea derrigorrezkoa da. Eskaera egiteko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren udaletxeko bulegora jo besterik ez duzue. Argibide gehiago udaletxean bertan, 945 44 50 16 telefono zenbakian.
Bigarren txanda 2011ko irailetik abendura bitartean izango da eta izenematea maiatzaren 16ra arte izango da zabalik.
Hauxe da aukezteko beharreko dokumentazioa: NANaren fotokopia; hileko pentsioaren zenbateko zehatza; Gizarte Segurantzako afiliatu-zenbakia; eskabide orria; eta osasun egoeraren adierazpena (Oinarrizko Gizarte zerbitzuan eskuragarri).