Agenda 21: herritarrekin bilera abenduaren 15ean

Edu Mendibil 2010eko abenduaren 5a

Agenda 21eko batzarra izango da datorren eguaztenean, abenduaren 15ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:30ean. Datozen zortzi urteei begira Ekintza Plana lantzen hastea da asmoa eta datorren asteko batzarra nagusiki herritarren hitza entzuteko deitu dute.

Hain zuzen ere, ekintzen lehentasunak markatzeko eta ekintza berriak proposatzeko egingo dute hilaren 15eko bilera. Urtebetez diagnostiko fasean egon eta gero, antzemandako gabezietan oinarritutako ekintzak zehaztea da hurrengo urratsa. Orain arte, besteak beste, Udaleko batzordeen, auzo alkateen eta udal teknikarien proposamenak jaso dituzte, eta, esan bezala, herritarren iritzia kontuan izatea da helburua. Behin ekintzak zehaztu eta gero, udalbatzak aztertu egingo ditu osoko bilkuran. Udaletxean bertan orain arte landutako dokumentuak ikusgai izango dira eta, era berean, informazioa www.aramaio.org helbidean jarriko dute eskuragarri. Udalak dei egiten die herritarrei abenduaren 15eko bileran parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak