'Harry Potter y la piedra filosofal' filma domekan

Edu Mendibil 2010eko abenduaren 3a

Harry Potter y la piedra filosofal filma eskainiko dute domekan, hilaren 5ean, kultura etxean. Ohi bezala 17:00etan izango da emanaldia. Film luzea da, 147 minutuko iraupena duena.

Harry Potter, bere hamaikagarren urtebetetzean jakiten du umezurtza dela eta bere gurasoak mago handiak izan zirela. Harryk  botere bereziak dituela ere jakin du eta eskola berezi batera doa ikastera, Hogwarts Magia eta Boteren Eskolara. Bertan bere bizitzako abentura zirraragarrienak biziko ditu. Quidditch kirola ikasten du eta azkenean mago maltzur batekin borrokatuko da bere bizitza salbatzeko...

Horixe domekako zinema emanaldia. Daniel Radclife aktore ezagunak betetzen du Harry Potter ezagunaren rola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak