Yolanda Sillerok irabazi du argazki lehiaketa

Edu Mendibil 2010eko azaroaren 18a

Yolanda Sillerok irabazi du Aramaioko Udalak antolatutako argazki lehiaketa. Sillerok sari nagusia eraman du, 200 eurokoa, Bidaiaz gozatu izenburuko argazkiari esker. 60 argazki jaso dituzte aurtengo deialdian. Hainbat irudi hurengo urteko egutegia osatzeko erabiliko dituzte.

Kultura batzordeko kideek osatu dute epaimahaia eta eguaztenean eman zuten sarien berri. 60 argazki jaso dituzte aurten; gutxienez badira hamar urte Udalak udazken partean argazki lehiaketa deitzen duela. Sari nagusiaz gain, urtaro bakoitzeko irudi onena saritu du epaimahaiak: neguko argazki onenaren saria Ander Altunarendako izan da, Bakardadean lanari esker; Daniele Lo Presti ere saritu dute Udaberria argazkiarengatik; Eneritz Urtiagaren Argiaren bila izan da udako argazki onena; eta, azkenik, Argi Ormaetxeak irabazi du udazkenari zegokion saria, Lañoa izenburuko argazkiarekin. Urtaro bakoitzeko irabazleak 100 euro jasoko ditu.

Aurreko urteetan bezala, saritutako irudiez gain, 2011ko egutegia osatzeko lehiaketara aurkeztutako beste hainbat argazki erabiliko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak