Eguneko zentrorako eskaera bakarra jaso dute

Edu Mendibil 2010ko aza. 15a, 12:34

Eguneko zentroko zerbitzua adjudikatzeko Aramaioko Udalak deitutako lehiaketarako eskaera bakarra jaso dute. Datozen asteotan osoko bilkuran aztertu beharko dute adjudikazioa.

Zortzi lagun jasoko ditu Lurgorri pasealekuko Eguneko zentroak eta bi langilek jardungo dute adinekoen zaintzaz, bazkariaz, ariketa fisikoaz eta aisialdiaz arduratzen. Udaleko iturrien arabera, adineko nahiko autonomoak izango dira Aita Gabirel kaleko zentrokoak. Mendekotasun handia duten hiru lagun Arrasateko zentrora joaten dira gaur eta hara joaten jarraituko dute haiek. Hasiera baten, Eguneko zentroko kontratua, gehienez, lau urterako izango da, 178.000 euro inguruko aurrekontuarekin. 2011ko lehen hiruhilabetekoan zabaltzea da Udalaren asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak