Lehiaketaren zortzigarren ekitaldian 137 argazki jaso dituzte eta Iñigo Montoya gasteiztarrak eraman du lehen saria (300 euro eta trofeoa), Hielo sobre el pantano lanagatik. Txabi Iturratek jaso du bigarren saria (200 euro eta trofeoa) eta hirugarrena (150 euro eta trofeoa) Olivia Bengoarendako izan da. Esan bezala, herri bakoitzeko irudi onena ere saritu dute eta Aramaiori dagokiona Iñigo Montoyak eraman du baita ere: 75 euro eta trofeoa jaso ditu Montoyak.
Argazki lehiaketako irudi politenak ikusgai jarri dituzte Murgiako udaletxean. Aramaioko hiru lagun egon dira partaideen artean aurtengo ekitaldian.