140 lagun erretiratuen bazkarian, azoka polita eta Enrike Mendiguren eta Riki onenak artzain txakurretan

Julen Iriondo 2010ko urr. 30a, 22:27
Egun bete-betea izan dute zapatua Aramaion. Erretiratuen eguna ospatu dute batetik, eta ohi bezala herriko produktuen azoka ere egin dute egun berean. Bestalde, garai bateko ohitura berreskuratuz artzain txakurren txapelketa ere egin dute Salazan baserriko landetan.

Jendetxoa ibili da Aramaioko produktuen azokan. Dena dela, saltzaile gehienek adierazi digute ez dela larregi saltzen gaurko egunez, aramaioar askok omen dituztelako etxean  gaur azokara eraman dituzten produktuak: "Kanpoko jendeak erosten du gehien", esan digute. Fruta, barazkiak, eztia, gazta, artisau lanak... ziren gaurko azokan. Eta ganadua ere bai: ardiak, behorrak, ahuntzak, behiak...

Erretiratuen eguna ere ospatu dute gaur herrian. Meza izan dute eguerdian, eta amaieran Lagun-Artean dantza taldekoen saioa ikusten egon dira. Ondoren elkartera salda hartzera, eta 14:30ean bazkaria izan dute kiroldegian. 140 lagun inguru elkartu dira. Benidormerako bidaia Maria Luisa Etxebarriari egokitu zaio.

Arratsaldean, berriz, artzain txakurren txapelketa egin dute Salazango landetan, eta irabazleak izan dira Enrike Mendiguren orozkoarra eta Riki txakurra. Fernando Etxebarria aramaioarrak ere hartu du parte, eta hirugarren izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak