Zuiako Koadrilako VI. Argazki Lehiaketa abian da

Arritxu Barruso 2008ko ira. 4a, 10:39
Pasa den urtetan bezala, aurten ere Zuiako Koadrilak bere V. argazki lehiaketa antolatu du. Gaia librea da eta Zuiako Koadrila osatzen duten 6 udalerrietan hartutako argazkiak eta arauak betetzen dituzten argazkiak aurkeztu daitezke. 2008ko urriaren 22a, asteazkena, da obrak aurkezteko azken eguna

Gaia

Zuiako Koadrilarekin zerikusia duten argazkiak izan beharko dira(ingurumen naturala, soziala eta artistikoa, eraikinak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak ...). Zuiako Koadrila osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak bakarrik onartuko dira.

Baldintzak

  • Gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Lehenago argitaragabekoak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek.
  • Originalak zuri-beltzean edo koloretan aurkez daitezke.
  • Argazkia digitala izanez gero benetako tamainan gutxienez 300 puntu hazbeteko (dpi) bereizmena izan behar du eta 20 x 15zm-ko gutxieneko neurria.
  • Argazkiak gutxienez 18 x 24 zm-ko tamainakoa izan behar dira eta 30 x 40 zm-ko kartulina baten gainean jarrita aurkeztu beharko dira.
  • Kartulinaren atzealdean honako hau idatzi beharko da: titulua, kokapen geografikoa eta zein udalerritan egin diren.
  • Itxitako kartazalean aurkeztu beharko da obra, kanpoaldean honako hau jarri beharko zaiolarik: “Zuiako Koadrilako seigarren argazki lehiaketa – A kartazala” eta “Obraren titulua”
  • “Zuiako Koadrilako seigarren argazki lehiaketa – B kartazala”eta “Obraren titulua” lema duen beste kartazal itxi batean, honako zehaztasun hauek dituen orri bat sartu beharko da:
    • Obraren titulua.
    • Lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN-a, helbidea eta telefonoa).
  • Egile batek obra bat baino gehiago aurkeztuko balu, lehen aipatutako pausoak jarraitu beharko ditu obra bakoitzean, lehiakide desberdinak izango balira, A eta B kartazalak obra bakoitzeko.
  • Obrak posta bidez bidaliz gero, posta-kartazal batean sartu beharko dira lehiaketako 2 kartazalak (A eta B).
  • Aurkezten diren argazkiak pertsonaren baten lehen-planoak baldin badira, argazkian agertzen den pertsonaren baimen espresoa aurkeztu beharko da argazkiarekin batera.

Sariak

  • 1. saria: 400 euro + euskal buztigintzako pieza.
  • 2. saria: 300 euro + euskal buztigintzako pieza.
  • 3. saria: 200 euro + euskal buztigintzako pieza. (*) Zerga-xedapenen arabera, dagozkien atxikipenak egingo dira.

Sari horietaz aparte, argazki bat aukeratuko da udalerri bakoitzeko eta 75 euroko saria emango zaio horietako bakoitzari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak