Zuiako Koadrilako Nagusien Topaketa egingo dute uztailaren 11n

Arritxu Barruso 2008ko eka. 30a, 12:09
Urtero moduan aurten ere Zuiako Koadrilako nagusiak elkartu eta irteeratxoa egingo dute. Aurten, Kanpezu eta Mendealdeko eskualdeak bisitatuko dituzte. Irteera, Aramaion, 09:15ean izango da eskolako aparkalekuan.

Bisitak 10:30ean hasiko dira eta talde kopuruaren arabera zehaztuko dira; Pipaon, Urizaharra, Antoñana, Done Bikendi Harana eta Santikurutze Kanpezu bisitatzeko aukera izango dute talde desberdinetan banatuta. Bisitak egin ostean,  13:00etan, guztiak elkartuko dira, berriz, Lagranen meza entzuteko. 14:15ean, gero, bazkaria izango dute Lagraneko kiroldegian; Real Azteca mariatxiek girotuko dute bazkalostea. 17:30ean opari zozketa egingo dute eta dantzaldia Los Palmeras taldearekin. 20:00etan izango da itzulera.


Izena emateko epea uztailaren 3ra arte dago zabalik eta topaketan parte hartu nahi dutenek 26 euro ordaindu beharko dituzte. Vital Kutxan egin beharko dute ordainketa eta ziurtagiria izena emateko orriarekin batera aurkeztu beharko dute udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak