Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Murgian ospatuko dute aurten Zuiako Koadrilako gazteen Euskararen Eguna; ekainaren 26an, barikuan, izango da hori. 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekitaldia. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 22a izango da, astelehena. Interesa dutenek Aramaioko liburutegian eman beharko dute izena. Murgiarako autobusa Aramaioko ikastolatik irtengo da egubakoitzean, 16:30ean, eta doakoa izango da. Egitarau zabala antolatu dute: wii, lehiaketa, rokodromoa, ohe elastikoa, 7 legoako botak...