Zuiako Koadrilako aldizkariaren izena aukeratzeko lehiaketa deitu dute

Usoa Agirre 2009ko mai. 6a, 11:41
Maiatzaren 29ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. 300 euroko sari bakarra egongo da irabazlearendako. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

1.- Gaia

Gaia librea izango da. 5 eta 15 karaktere bitarteko izena izango da.

2.- Partaideak

Hala nahi duten guztiek parte har dezakete.

3.- Aurkeztea

Gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Lehenago argitaragabekoak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak eta erregistratu gabekoak izan beharko dute lanek.

Itxitako kartazalean aurkeztu beharko da lana, kanpoaldean honako hau jarri beharko zaiolarik: "Zuiako Koadrilako aldizkariaren izen lehiaketa - A kartazala".

"Zuiako Koadrilako aldizkariaren izen lehiaketa - B kartazala" beste kartazal itxi batean, honako zehaztasun hauek dituen orri bat sartu beharko da. Lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NANa, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa).

Egile batek lan bat baino gehiago aurkeztuko balu, lehen aipatutako pausoak jarraitu beharko ditu obra bakoitzean, lehiakide desberdinak izango balira, A eta B kartazalak obra bakoitzeko.

Lanak posta bidez bidaliz gero, posta-kartazal batean sartu beharko dira lehiaketako 2 kartazalak (A eta B).

4.- Aurkezteko epea

Lanak astelehenetik ostiralera bitartean, 8:30etik 14:30ak arte, ondorengo helbidean aurkez daitezke edo ziurtatutako posta bidez bidali:

Zuiako koadrila
Udaletxek plaza, 1-2 ezk.
01130 Murgia. Araba

2009ko maiatzaren 29an, ostiralean, izango da lanak aurkezteko azken eguna. Inolako zalantzarik izanez gero, deitu 945 43 01 67 telefono zenbakira.

5.- Sariak

Sari bakarra egongo da:

  • 1. saria..... 300 euro

*Zerga-xedapenen arabera, dagozkien atxikipenak egingo dira (%15).

6.- Epaimahaia

Zuiako Koadrilako Presidenteak izendatuko ditu epaimahaikideak eta ezin izango da bere erabakiaren aurka jo.

7.- Sari banaketa, lanen erakusketa eta jabetza

Ebazpena saridunari zuzenean komunikatuko zaio eta ekainaren 29tik aurrera Zuiako Koadrilako webgunean argitaratuko da: www.cuadrillazuia.com

Saritutako lana Zuiako Koadrilarena izango da, berau jabe bakarra izanik, eta lana ustiatzeko eskubideak Zuiako Koadrilaren esku utziko ditu egileak.

8.- Oharrak

  • 1. Oinarrietan arautu gabeko kasuak interpretatzeko eta erabakitzeko ahalmena du epaimahaiak eta, horrela ezean, Zuiako Koadrilako Presidenteak.
  • 2. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak ezagutu eta onartu izana dakar.

Baldintzak betetzen ez dituzten obrak ez dira onartuko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak