Zuhaitz Eguna atzeratu dute eguraldiagatik

Arritxu Barruso 2009ko martxoaren 9a

Eskolako txikitxoenek guztia prest zeukaten joan den barikuan kalera atera eta herriko parkeetan zuhaitzak landatzeko. Baina eguraldia ez zuten lagun izan, eta irteera atzeratu egin behar izan dute. Azkenean ere, martxoaren 18an ospatuko dute haur eskolako umeek Zuhaitz Eguna.

Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek, berriz, eguraldiak laguntzen badie, behintzat, barikuan egingo dituzte landaketak. Lehen Hezkuntzakoak Kurtzetara joango dira autobusez eta hantxe haginak landatuko dituzte. Hamaiketako goxoa jan ostean jolasak egingo dituzte.

Bigarren zikloko ikasleei orain dela urte batzuk egindako lanaren jarraipena egitea egokitu zaie: Santa Ana baselizan egindako landaketan altzifre berriak sartuko dituzte eta daudenak zuzendu egingo dituzte. Horrela jarraituz gero, zuhaizti sendoak sortuko dituzte Aramaioko gaztetxoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak