Birlandaketa
Behin Danborraldeko pinuok aterata, Udalak beste lan bat abiaraziko du: Durakogain, San Adrian eta Danborralde mendietan, zuhaitzak birlandatuko dituzte. Lehiaketa deituko du lan horiek egiteko. Are gehiago, lehiaketa horretarako plegua onartu dute dagoeneko. Baina lan hori abaiarazi baino lehen, derrigorrezkoa dute Danborraldeko pinuak botatzea.
Kontuak kontu, birlandaketa egiteko aurrekontua zehaztuta dute: 134.976,49 euro.
Udalaren asmoa da birlandaketa egiteko lanak irailean adjudikatzea, berehala landatzen hasteko, hori da-eta zuhaitzak landatzeko sasoirik onena.
Proiektu hori Basoekin enpresak egin du eta, gero, enpresa berak egingo du lanen jarraipena.
Panel informatiboak
Hemengo espezieak landu nahi ditu Udalak Durakogain, San Adrian eta Danborralde mendietan, eta gero, zuhaitz horien gaineko argibideekin, panel informatiboak ipini nahi ditu, baita plaka bat ere.