Zapatuan udal aurrekontua herritarrekin aztertzeko deialdia egin du Udalak

Arritxu Barruso 2007ko abenduaren 14a

Udalbatza berria 2008ko udal aurrekontua lotzen ari da azken asteotan. Eguaztenean bilera egin zuen ogasun batzordeak aurrekontuari azkeneko ukitua emateko. Hori egin ostean herritarrekin aztertu gura dituzte hartutako erabakiak.

Horretarako herritarrei deialdia luzatu die Udalak, zapatuan goizeko hamarretan. Bertan, orain arte aurrekontua nola banatu duten azalduko dute Udaleko bi ordezkarik. Herritarrek horren inguruko iritzia eman ahal izango dute. Udalak gura duena da, aurrekontua osoko bilkuran aurkeztu aurretik herritarrei iritzia emateko aukera luzatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak