Urtero Txirritola Elkarteak San Martin inguruan, Aramaixoko patroia, Partxis Lehiaketa antolatzen du. Orain arte larunbat arratsaldean izaten zen baina aurten barikuan izango da. Izan ere, urtero Trikitixa Eskolakoekin batera ospatzen dute lehiaketa eta aurten Trikitixa Eguna barikuan ospatuko dutenez egun berean egingo dute Txirritola Elkartekoek Partxis Lehiaketa.
Bi talde bereiziko dira; 6 eta 14 urte bitarteko gazteak, eta 15
urtetik gorakoak. Sariei dagokienez nagusien taldean 90 euro irabaziko
ditu txapeldunak, eta gaztetxoen taldeko irabazleak, berriz, 75 euro
jasoko ditu.