Zapatuan irekiko dute Iturrietan aurtengo sagardo denboraldia

Arritxu Barruso 2008ko urt. 16a, 19:34
Iritsi da aurtengo sagardoaz gozatzen hasteko momentua. Zapatuan egingo dute denboraldi honetako irekiera txotxa Iturrieta sagardotegian. Aurten, Mila Elortza eta Asier Agirrek egingo dute irekiera txotx ofiziala; biak ere AHT Gelditu Elkarlaneko kideak.

Horrela  emango diote hasiera, beraz, bailarako sagardo denboraldiari. Irekiera txotxa 19:30ean egingo dute eta giro polita izango da Iturrieta sagardotegian. Izan ere, denboraldiari hasiera emateko trikitilariak, bertsolariak eta txalaparta joleak gonbidatu dituzte. 21:30ean, gero, afaria egongo da sagardoa eta txakolinarekin. Bada, sagardoarekin batera, aurtengo txakolina dastatzeko aukera ere izango da.

Adituek diote aurtengo sagardoa kalitate onekoa dela tenperaturak eta eguraldia nahiko onak izan direlako. Sagarra oso baldintza onetan etorri dela azaldu dute: freskoa, ustelik gabekoa eta garbia. Dena dela, aurten sagar gutxi jaso dutela ere esan dute sagardo ekoizleek, udako tenperaturak freskoak izan zirelako. Etorri den apur hori, baina, arbolan denbora asko pasatakoa eta heldua dela azaldu dute.

Aurtengo sagardoaren kolorea eta gorputza ezagutzeko, baina, sagardotegira gerturatzea izango da onena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak