Zapatuan herriko erretiratuak izango dira protagonistak Aramaion

Arritxu Barruso 2007ko urr. 25a, 20:38
Goizean goiz hasi eta iluntzera arte egongo da zer eginik bihar Aramaion. Hori bai, oraingo honetan herriko erretiratuak izango dira protagonistak. Egun horretarako denetariko ekintzak antolatu ditu Udalak.
Aurten gainera izango da nobedaderik eta sorpresarik. Goizeko hamabietan egingo den meza bereziarekin hasiko dute erretiratuek bere eguna. Meza ostean herriko dantzarien txanda etorriko da, giroa berotu eta festari hasiera emateko. Urtero moduan, aurten ere azoka egingo dute Aramaion eta bertako produktuei protagonismo berezia eman nahi izan die  aurten Udalak. Dena dela, kanpotik iritsitako postuak ere egongo dira. Beraz, barazkiak, eztia, sagardoa, eztia... denetik dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, larrua lantzen duen artisau bat ere izango da azokan ogibide horren xehetasun guztiak erakusteko.

Aurten, nobedade, bezala animaliak ekarriko dituzte azokara. Hamarretakoa egiteko aukera ere izango dute erretiratuek. Herriko elkarte desberdinek salda eta txorizoa eskainiko dituzte goiz guztian zehar. Eguerdian, gero, urteroko herri bazkaria egingo dute herriko kiroldegian.

Herri bazkariaren ostean, festa giroarekin jarraitzeko erromeria egingo da trikiti doinuekin,  erretiratuak dantza egitera animatu daitezen. Bien bitartean, gainera, opariak zozketatuko dituzte bazkarian parte hartutako guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak