Zapatuan, arrantza lehiaketa

Ubane Madera 2007ko uzt. 5a, 19:52
Bihar, barikua, askatuko dituzte zapatuko arrantza lehiaketarako amuarrainak. Guztira, 80 bat kilo, Santikurutze-Kanpezuko arrain-haztegitik ekarritakoak.

Zapatuan, 08:00etarako egin dute hitzordua, Ibarran bertan. Lehiakideen izenematea zabalduko dute orduan, 09:00ak arte. Eta guztia gertu dutenean abiaraziko dute lehiaketa. Eguerdi aldera bukatuko dute.

Lehiakideek kainaberak bota ahal izango dituzte Salazandik Goikoerrotako presaraino: "Hori bai, Kukuko uharkaren gainetik Gantzagatik datorren errekara bitartean ezin izango da arrantzan ibili", zehaztu du Kristobal Goikoetxeak, ekitaldia antolatu duen Oilogor elkarteko kideak.

Sariak guztiendako
Eta lehiaketa guztietan moduan, sariak ere izango dira biharkoan. Are gehiago, "denondako zerbait" izango dela ziurtatu dute antolatzaileek: "Garaikurrak, kainaberak, amuak… izango dira, denendako oroigarriren bat", esan du Goikoetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak