Zalgo auzoko jaiak aste bukaeran

Arritxu Barruso 2007ko azaroaren 6a

Zapaturako egitarau zabala antolatu dute Aramaioko Zalgo auzoko jaiak ospatzeko. Goizeko bederatziak eta erdietan hasiko dituzte jaiak etxaflero jaurtiketarekin eta eguerdian auzo bazkaria egingo dute.

Azaroak 10 larunbata

- 09:30 diana itxafleroekin
- 10:00 auzolana
- 13:30 Auzo-alkate berriaren kargu hartzea eta bere lehenengo diskurtso ofiziala
- 14:00 Auzo bazkaria "Galdotzena" baserriko tejabanapean
- Bazkal ostean, erromeriatxoa Olatz eta Oihane trikitilari donostiarrekin
- Illuntzean, afaria eta mus, tute, briska eta poker erakustaldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak