Zabola-Untzillako bidea erabiltzen jarraitu beharko da

Maider Arregi 2010ko ots. 12a, 15:06
Aramaioko Udalak kaleratutako oharraren arabera, Zabola-Untzillako bidea erabiltzen jarraitu beharko da. Bide honen egokitze lanak jarraitzen dute eta laster asfalto berria ere botako diote bidearen segurtasuna bermatzeko.

Aste honen hasieran, errepidearen egoerari irtenbidea emateko erabaki hauek hartu zituzten:

  • Brintzatutako oraingo errepidea azpitik errefortzatu eta bi asteren barruan errepide zati bat zabaldu semaforo batekin eta egunez (gauetan lan egin ahal izateko).
  • Bitartean, errekaren beste aldean behin-behingo bidea egin edo behin-betirakoa izatea aztertzea (bi zubiren bidez oraingo bidera lotuko dena).

Baina, atzo jakinarazi zutenez, geologoen txosten berri baten arabera, lur gehiago jausteko arrisku handia dago eta ezin da errepide zatia zabaldu, ezta inguruan langilerik ibili ere.

Ondorioz:

  • Suñabolueta inguruan, errekaren beste aldean, behin-betirako izango den errepidea prestatu behar dute.
  • Lan hauek egiten diren bitartean, Zabola-Untzillako bidea erabiltzen jarraitu beharko da. Bide honen egokitze lanak jarraitzen dute eta laster asfalto berria ere botako diote bidearen segurtasuna bermatzeko.
  • Bide berria egiten noiz hasi eta noiz bukatuko duten jakiten dutenean horren berri emango dute Udaleko arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak