Zabola eta Untzilla arteko bidea itxiko dute aste bukaeran lanak egiteko

Maider Arregi 2010eko apirilaren 20a

Apirilaren 24 eta 25ean Zabola eta Untzilla arteko bidea itxita egongo da egokitze lanak bukatzeko. 08:00etatik 19:30etara bitartean, ADIFeko langileek bidea asfaltatuko dute. Hala, Arrasatera edo Aramaiora iristeko, Legutiotik bueltan joan beharko dute erabiltzaileek aipatutako orduan. Izan ere, Arrasate-Aramaio errepidea nagusiak itxita jarraitzen baitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak