VI. Argazki rallya-n izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2008ko maiatzaren 7a

Maiatzaren 25ean, domekan, egingo da argazki rallya Urkiolako Parke Naturalean. Bi modalitate egongo dira: analogikoa eta digitala. Izena emateko epea zabalik dago.

Argazki Rallya

Tokia: Toki Alai

Ordua: 10:00-14:00 / 16:00-18:00

Kategoriak:

  • haur gazteak 17 urte artekoak
  • helduak 18 urtetik aurrera

Oharrak:

Modalitate analogikoan antolatzaileek karreteak banatu eta errebelatuko dituzte. Digitalean berriz, kamerak gutxienez 2 megapixel izan behar ditu, memoria-txartela hutsik egon behar da eta USB kablea ekarri behar da.

Argazki Erakusketa: Natura Aramaion

Erakusketa, Alex Mendikute aramaioarraren argazkiek osatzen dute eta zapatuan, maiatzaren 10ean, inauguratzen da erakusketa.Ateak zabaltzerakoan luntx txiki bat eskainiko zaie bisitariei.

Tokia: Toki Alai atzean, Letona Korta baserrian

Ordutegia 12:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak