Gotzone Larrañaga Uxarte Nekazalturismoko jabea da; pozik daude lortutako diplomarekin baina gestioa beharrean, beste kontu batzuk ere baloratu beharko liratekeela uste du: "Nekazalturismoak baserriko, landa eremuetako eta herri txikietako kultura ezagutzera emateko jaio ziren. Horrelakorik ez da aztertzen eman diguten diploma honetan. Hemen gestio da saritzen dena. Nik uste dut, gestioa garrantzitsua bada ere, badirela beste gauza batzuk nekazalturismoetan inportanteak direnak; adibidez, bezeroekiko duzun harremana".
Datorren urtean ere programan parte hartuko dutela adierazi du Larrañagak, gauza hauek publizitatea ere ematen dutelako.