Urrian ipiniko dituzte parkeko ziburu berriak

Arritxu Barruso 2009ko ira. 17a, 16:20
Herriko txikitxoenek laster ziburu berriak izango dituzte parkean. Parkea bi zatitan banatuta dago umeen adin tartearen arabera: kultura etxearen ondoan zegoen gunea 0 eta 3 urte bitarteko umeendako da eta horren aldamenean dagoen gunea, berriz, 3 eta 6 urte bitartekoendako da.

Kontua da azken horretan ziburuak oso egoera txarrean zeudela eta beharrezkoa zela horiek kendu eta berriak ipintzea. Hori horrela, Udalak parkea berritzeko proiektua landu zuen. 3 eta 6 urte bitarteko umeendako gunea da, hain justu, berrituko dutena. Dagoeneko hasi dituzte lanak. Oraingoz, lurra konpontzen eta egokitzen dabiltza; obra zibila deritzona egiten, alegia. Parke berriaren lurzorua, gainera, kautxuzkoa izango da, biguna. Ziburu berriak urriaren hasiera aldera ipiniko dituzte. Piraten barku bat, gorabehera bat, saskiak eta kulunkak ipini dituzte. Kolore oso biziak izango dituzte eta lurzorua berdea izango da.
Proiektuaren aurrekontua 55.881 euro da. Udalaren asmoa da urriaren amaiera alderako herriko txikitxoek ziburu berriekin gozatzeko aukera izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak