Ikastaroan izena ematen dutenek hamar euro ordaindu beharko dituzte hilean eta asistentzia %80 baino handiagoa bada, Udalak itzuli egingo die dirua. Dagoeneko 20 lagunek baino gehiagok eman duten izena eta izenemate epea oraindik zabalik dago.
Mintzalagun proiektua
Ikastaroez gain, Udalak euskaldun zaharrentzat Mintzalagun proiektua ipiniko du martxan. Helburua da euskaraz hitz egin nahi dutenendako talde txikiak sortzea. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 16ra arte. Udaletxean bertan, liburutegian edo kultura etxean eman beharko da izena.