Untzillako jaietarako dena prest

Arritxu Barruso 2008ko urr. 3a, 11:45
Untzillako auzo lagunek guztia prest daukate datorren barikuan festa giroan murgiltzeko; urriaren 3tik 5era Untzillako jaiak ospatuko dituzte.

Egubakoitzean 19:00etan hasiko dituzte jaiak kanpaiak jo eta etxafuegoak jaurti ostean. 21:00etan, gero, elkarteko bazkide eta auzokide guztien artean auzo afaria egingo dute. Afalostean, gainera, giro polita egongo da. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek berotuko dute afalostea.


Zapatuan 12:00etan meza egingo dute auzoko hildakoen alde. Ondoren herriko trikitilariek festa giroa ekarriko dute auzora.


Arratsaldean antzerki emanaldia egongo da eta gauean, 22:30ean hasi eta goizaldera arte, dantzaldia Lotxo taldearekin. Dantza, baino, boloak nahiago dituztenek Murumendi Elkarteko 27. Bolo Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. 23:00etan hasiko da txapelketa eta lehenengo bostek saria lortuko dute: irabazleak trofeoa, txapela eta 200 euro; bigarrenak trofeoa eta 150 euro; hirugarrenak 80 euro; laugarrenak 40 euro eta bosgarrenak sorpresa bat.
Domekan 12:00etan meza egingo dute Santa Ageda eta Garagartzako koroek lagunduta eta 13:00etan Bermouth Dantza Nicolas Gardokirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak