Bestalde, norbaitek eguraldiaren edo bideen egoeraren berri behar badu, Aramaioko Udalarekin jar daiteke harremanetan: 945 44 50 16. "Badabil jendea deika", kontatu dute udal langileek.
Jakinarazi dute, baita ere, halakoetarako protokoloa indarrean dutela, eta guneka, traktoreak badabiltzala palak ipinita bazterrak garbitzen. Horrez gainera, eta datozen orduotarako iragarrita dagoen izotzari aurre egiteko ere gertu daudela jakinarazi dute, biltegian "nahikoa" gatz badutela eta traktoreek eurek ere badutela gatza.