Umeak protagonista, jaietako bigarren egunean

Iker Barandiaran 2010ko uzt. 3a, 21:44
Aramaio bixamonakin jaiki da gaur, baina hala ere, goizetik ekitaldiak barra-barra izan dira. Jaiak txupinazoarekin gogor hasi zituzten aramaioarrek eta herriko plaza hutsik gelditu zen, goiko txosnagunean Anger, Never Surrender eta Gose taldeen kontzertuak ikusteko.

Egubakoitzean berandu oheratu baziren ere, gaur, zapatua, etxeko txikienak ate joka zituzten gurasoak eta guztiak plazara hurbildu behar...

Tortilla txapelketak sei bikote deitu ditu eta horiek ponpox-ponpox ibili dira osagaiak ondo bota eta tortillari buelta "arriskutsua" ematen. Azkenean, Sara eta Jati irabazle, zein baino zein zoriontsuago, eta hamarretako ederra plazan hurbildutako jendetzarendako.

Horrez gain, baina, Kulkiren jolas tradizionalekin ederto pasatu dute txikienek eta baita gurasoek ere. Hori bai, euri tanta batzuk jausi badira ere, inor ez da mugitu jokoetatik.

Arratsaldean etorri da sorpresa Txirritolinpiaden ordu aurrerapenarekin; bat baino gehiago siestan harrapatu du. Badakizue, jokoan, azkarrena, txapeldun!

Jaiek jarraitzen dute eta Bentazaharreko mutiko alaiekin ere ez dago tarterik. Bihar gehiago!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak