11:30ean hasiko dira herri kirolak eta bi ordu inguruko saioa izango da. Sokatira, txingudia, lokotxak, eta egur pila dira egin beharko dituzten probetako batzuk.
'Xiba' lehiaketa
Aramaioko zortzikoteak Ikastolen Konfederazioak, Gara egunkariarekin batera antolatutako Xiba herri kirolen lehiaketan ere parte hartu berri du. Ekainaren 2an Gasteizen izan ziren, Arabako kanporaketan. Lan ona egin zuten, baina ez zuten lortu finalerako sailkatzerik. Xiba lehiaketaren finala ekainaren 30ean izango da. Urtero moduan, Zuberoan egingo da, Euskal Herria Zuzenean jaialdiarekin batera.