Udal liburutegiari dagokionean abuztuan itxita egongo da. Uztaileko lehenengo hamabostaldian arratsaldez egon da zabalik eta bigarren hamabostaldian, berriz, goizez zabalduko dute, 10:30etik 13:00etara. Ludoteka ere itxita egongo da abuztuan.
Kiroldegia ere itxi egingo dute abuztuan, 25etik 29ra izan ezik; egun horietan ohiko ordutegian egongo da zabalik; 17:00etatik 21:00etara. Uztailean betiko ordutegiarekin jarraituko dute: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara, zapatuetan 16:00etatik 20:00etara eta domeketan 09:00etatik 13:00etara.